Bisita bat La Florida ezagutzeko, Gasteizko hiri-parke enblematikoena. 1820an diseinatu zuten lorategi botaniko gisa eta askotariko zuhaitz exotiko ugaak ditu. Aipagarriak dira musika-kioskoa, errege godoen estatuak eta Uraren Lorategi Sekretua, lorategi japoniar bitxia dena.
Informazio gehiago
- Bisitaren iraupena: 1 h 30 min.
- Prezioa: 6 € pertsonako.
- Hizkuntzak: euskara. Bisita hau gaztelaniaz ere egin daiteke: Visita 200 aniversario del Parque de la Florida.
- Topalekua: turismo-bulegoa (Espainia plaza, 1).
- Irisgarritasuna: kontsultatu turismo-bulegoan.
- Bisita hau ez da gomendagarria haurrentzat.
Plaza guztiak beteta badaude, jarri harremanetan telefonoz Turismo Bulegoarekin.
Harremanetarako
Baldintzak
- Gutxieneko inskripzio-kopurura iristen ez diren bisitak bertan behera geratu ahalko dira 24 ordu lehenago.
- Sarrerak ezingo dira ez trukatu ez aldatu.
- Bisita bat bertan behera uztea izango da dagokion zenbatekoa itzultzeko arrazoi bakarra.